XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orixek, ametsetan 86 Orixek bi anaia, Matxin eta Matxolo, zeruratuak ditu eta haiek ikusten ditu ametsetan eta haiei eskatzen die zerua nolakoa den azal diezaioten (Ik. Quito'n arrebarekin, in: Euzko-Gogoa, 3-4 zk., 1954, 58 or.), dantzaren sinbologiaz baliatuz adierazten du zerua.

Ez da batere harritzekoa Orixek musikaren sinboloa ekartzea zeruaren deskribapenerako.

Deskribatu esan dut, zerua zer den azalduz ez bait du definizio teologikorik eskaintzen.

Egiten duena da herri folklorean aberatsa den sinbolo bat hartu, kasu honetan dantza, eta horren bidez egoerarik zoriontsuena izan litekeen hura azaldu.

Ez da ahaztu behar dantzak baduela sakratuaren konnotazioa, jadanik greziar kulturan 87. Dobbs, E.R.: Los griegos y lo irracional, Alianza, Madrid, 1981, 109 or. eta Biblian bertan 88. Vaux, R.: Instituciones del Antiguo Testamento, Heder, Barcelona, 1964, 622-623 orr. aski errotua.

Berriz ere agerian jartzen da Orixeren sustrai kulturalak gehienbat klasikoak direla, Grezian eta Biblian oinarrituak.

Bestalde, eta honek ere eduki dezake bere zerikusia Orixek egindako aukera horrekin, dantza musika eta erritmoarekin oso ondo ezkontzen den sinboloa da.

Eta ezagun denez, Orixe dantzazale adina genuen musikazale.

Dantzaren arlo honetan badu lantxo bat polita egina 89. Dantza nagusia, in: Orixe, Omenaldi. 295-310 orr.

Zerua deskribatzean, euskaldun bati ezagunak zaizkion pertsonaiak sartzen ditu dantzaren festan: Euskal Herriko Santuak, Inazio, Xabier, Berriotxoa eta Garikoitz; berak bere garaian ezagutu zituen dantzariak eta bertsolariak, eta lehenagokoak ere bai (adibidez, Fernando amezketarra eta Zaldibiako Iztueta).

Zerua honela deskribituta, oso etxekoa egiten zaigu, oso eskukoa.

Ageri denez, hemen ere elementu etnologikoetara jotzen du.

Baina ez da horietara bakarrik mugatzen, azalpen teologikoa ere egiten bait du, Apokalipsia duela inspirazio iturri.

III. LITERATUR BALIABIDEAK

Orixek Quito'n arrebarekin bururatu zuenean, zerbait handi izatea nahi zuen.

Gaiaren garaitasunak literaturaren aldetik ere baliabide egokiak eta aberatsak erabiltzea eskatzen zion.

Ez zuen egin nahi mistikazko tratatu soil bat, zentzu batean Jainkoaren billa izan daitekeen bezala.

Eta, egia esan, Orixek egin zituen bere ahaleginak literatur baliabideak zaintzen.

Nik adierazgarrienak bakarrik aipatuko ditut.

1. Elkarrizketa

Elkarrizketa hautatzen du gaiaren azalpenerako.

Filosofi eta literatur genero gisa, greziarrek sortu zuten eta harez gero pentsamendu filosofikoak nahiz jarrera moralak nahiz literarioak adierazteko asko erabilia izan da historian zehar.

Idazlanak aipatzen ibili gabe, hona hemen elkarrizketaz baliatu izan diren izen batzu (...).